XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

VII

Ustekabeko bisita

Udako arratsalde batean, Pippi, Tommy eta Annika atariko eskaileretan eserita zeuden; arratsalde hartan bertan bildutako marrubiak jaten ari ziren.

Eguraldi ederra egiten zuen.

Txoriak kantari zeuden; zoragarria zen hango lore usaina.

Eta bai goxoak zeudela marrubiak!

Neska-mutilak isil-isilik ari ziren jaten.

Annika eta Tommy uda zein zoragarria zen pentsatzen ari ziren eta pozik zeuden eskolara joateko oraindik denbora asko falta zelako.

Inork ez zekien Pippi zer pentsatzen ari zen.

- Pippi, urte bete bada Mozolomendin bizi zarela esan zion Annikak Pippiri eskutik helduta.

- Bai, denbora haizea bezala joaten da eta zahartu egiten gara erantzun zion Pippik